XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herriak eta hiriak Herri eta hirien artean ezberdintasun ugari dago: Herriak txikiagoak dira eta biztanle gutxiago dute hiriek baino.

Herrietan jende gehienak nekazaritzan edo abeltzantzan egiten du lan.

Hirietan biztanleek industri edo zerbitzu arloetan iharduten dute.

Herriek zerbitzu publiko gutxiago daukate eta beren eraikinak ez dira horren garai eta modernoak.

Herriko bizimodua Herriko bizimodua nahiko lasaia da.

Leku ezberdinen arteko distantziak laburrak dira, eta oinez joan daiteke leku batetik bestera.

Herrietan, ibilgailu urritasuna, eta fabrika eta eraikin handietako berogailuen gabezia direla eta, oso kutsadura gutxi dago.

Ariketak: Zertan ezberdintzen dira herriak eta hiriak?.

2. Zure ustez, zergatik ez dira horren beharrezkoak herrian garraiabide publikoak?.